UPV/EHUren hasierako orria zabalduko da

Irakasleak
Ikuskaritza Zerbitzuaren Egitura eta araudia

Ikuskaritza zerbitzuaren gogobetetze inkestaren emaitzak (2009/10 ikasturtea) 

A) ZERBITZUAREN ERAKUNDEA

B) ERREGLAMENDUA

D) ORGANIGRAMA

Jon Irazusta Astiazaran (Irakaslegoaren Erretoreordea)

Carmen Ikaran Salegi (Irakaslegoaren Zuzendaria eta Ikuskaritza Zerbitzuaren Burua)

E-mail: carmen.ikaran@ehu.es             Tel: 946015049

Javier Mugarza Calvo (Zerbitzuen Teknikari Ikuskaria)

E-mail: javier.mugarza@ehu.es            Tel: 946012152

Felix Gerenabarrena Artamendi (Zerbitzuen Teknikari Ikuskaria)

E-mai: felix.gerenabarrena@ehu.es       Tel: 946012215

E) ZERBITZU KARTA

Zerbitzu karta

F) IRAKASLEGOAREN GIDA

Irakaslegoaren gida

 G) IRAKASLEGOA ZENBAKIETAN

Irakaslegoa zenbakietan

G) ANECA ETA UNIQUAL AGIRIAK

ANECAren ACADEMIA programaren barne edota UNIQUALen barne, irakaslegoak lortu behar dituen agiri batzuk daude iturri ezberdinetatik eskatu behar direnak. Agiri hauetako batzuk lortzeko prozesua errezteko, Irakaslegoaren Erretoreordetzan, Irakaslegoaren Zuzendaritzan hain zuzen ere, eskaera prozedura zentralizatzen gabiltza.

Zuzendaritza honetatik tramitatu ditzakegun agiri bakarrak hauek dira:

1. Zerbitzu orria.

2. Bosturtekoen agiria, beti ere deialdi baterako bada.

3. Irakaskuntza agindua (bakarrik 2003-2004 ikasturtetik, GAUR martxan jarri zenetik. Aurretikoak eskatu beharko dira irakaskuntza eman den Zentruan).

H) IRAKASKUNTZAREN EBALUAZIOAREN AGIRIA

Prozedura hau hasteko, atxikita dagoen formularioa bete behar da eta, ondoren, e-mailez bidali gure zerbitzura.

E-mailez formularioa jaso ondoren, zerbitzuei eskatuko zaie behar den agiria eta, azkenik, Idazkaritza Orokorretik agiriaztatuko da irakaskuntza, 2008ko apirilaren 10an Gobernu Batzordean onartu zen prozedura jarraituz, Ikaslegoaren inkestak jasoaz eta UNIQUALek irakaskuntza atalari jartzen dion puntuaketa kontuan izanik.

Agiriak eskatzeko dokumentua

Behin zerbitzu ezberdinen agiriak jasotakoan, barne postaz bidaliko dira.

Prozedura guzti hau burutzeak aste bi eramaten du gutxi gora behera.

Ikaslegoaren ebaluazioaren informazioa eta eskatzen den urteko irakaskuntza aginduaren informazioa behin ikasturtea bukatutakoan egingo dira eta ez dira egongo eskuragarri azaroaren batera arte, hau da, behin ikasturtea bukatutakoan.

I) OHIZKO GALDERAK

1. Zein iraupen izango du irakurtze Ikasturteak?

Gobernu Batzordeak jartzen duena, Lehen eta Bigarren zikloko Irakaskuntzen kudeaketarako araudian, non agertzen da ikasturte orokorraren egutegia. Zentruek beraien ikasturte egutegiak onartuko dituzte araudi hau kontuan hartuaz.

2.  Zein iraupen dauka ikasturte akademikoak?

Ikasturte akademiko baten hasierak aurrekoaren bukaera dakar.

3. Egin al daitezte tutoretzak egun bakarrean?

Ez, Sailen Oinarrizko Erreglamenduak 41gn artikuluak adierazten duen bezala, "Sailak, tutoritzen ordutegia ezartzerakoan, ikasleen inetresak eta berharrizanak kontuan hartu beharko ditu eta ikasleek errazionaltasunez erabili ahal izatea erraztuko du. Horretarako, irakaslego ekitaldian astean birritan gutxienez jarri beharko dira.

4. Irakaskuntza guztia lehenengo lau hilabetean badaukat, bigarrenean turoetzak egin behar al ditut?

Bai, zeren eta Sailen Oinarrizko Erreglamenduaren 41.2 artikuluan esaten den bezala, tutoretzen orduak ez dira inoiz ere gehigarriak eta ikasturte osoan zehar egin behar dira.

5. Urteko zein alditan egin behar ditut tutoretzak?

Ikasturte guztian zehar (Sailen Oinarrizko Erreglamenduko 41.2 artikuluaren arabera).

6. Zenbat ordu asteko eta urteko lan egin behar ditu irakasle batek?

Erizpide batzuen arabera bete behar du bere ordutegia:

Unibertsitateko Irakasleen Kidegoetako irakasle eta ikertzaileak, aldi osorako jardueran: 37,5 ordu asteko (9gn. art. 898/1985 ED eta 2005ko abenduaren 20ko ebazpena Administrazio Publikoarentzako Idazkari Orokorrarena, non erizpideak ezartzen diren jardunaldia eta ordutegiari buruz, Estatuko Administrazio Orokorraren langilego zibilarentzat.

Aldi baterako Unibertsitateko Irakasleen Kidegoetako irakasle eta ikertzaileeak: gehien sei ordu eta gutxien hiru ordu ikasgelakoak eta beste horrenbeste tutoretza eta ikaslegoaren laguntzarako, asteko.

Irakasle eta Ikertzaileak aldi osoko kontratu laborala dutenak: 35 ordu asteko eta 1592 ordu urteko (UPV/EHUko Lan kontratudun Irakasle eta Ikertzaile Langilegoaren Lan Hitzarmeneko 19. art eta 398/2005 Dekretua, azaroaren 29koa, Euskadiko Erkidego Autonomoko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen langilego funtzionariaren lan baldintzak arautzen dituen Hitzarmena).

Aldi baterako lan Kontratudun Irakasle eta ikertzaileak: hiru eta sei ordu bitartean eta horrenbeste ordu tutotretzarako eta ikasleen laguntzarako, asteko.

7. Nola banatzen da nire lan jardunaldia?

Aldi osorako dedikazioa duten irakasleen lan jardunaldia irakaskuntzaren eta eginkizun ikartzaileen artean banatuko da. Horrez gainera, Unibertsitatearen, bere Zentruaren edo Departuaren kudeaketarako eta administraziorako beharrizanetarako lanan egin ahal izango ditu.

Aldi baterako dedikazioa duten irakasleentzat beraien irakaskuntza beharrizanek eskatzen dituztenak eta tutoretza eta ikasleen laguntzarako diren beharrezkoak.

8. Zein da nire lantokia eta non aritu behar naiz nire lan jardunaldian zehar?

Lantokia, irakaslearen adskripzioko zentrua da, nahiz eta, 898/1985 EDaren arabera, irakasleen irakaskuntza emateko beharrizana duten beraien Unibertsitateko edozein Zentrutan, beraien jakintza arloan.

9. Nire kontratua aldi osorako bada, egunero joan behar naz zentrura edota bakarrik klaseak ditudanean?

Bai, zentrura joan behar naz. UPV/EHUko Irakaskuntza eta Ikerkuntza Langilego laboralaren Lan Hitzarmenak 19gn artikuluan adierazten duen bezala, Unibertsitateak, sindikatuen ordezkaritzarekin negoziatu ondoren, ezarriko du, klaseetako orduetaz eta tutoretzaz gain, irakaslegoak zentruetan pasatu lan egin behar dituen ezinbesteko presentzia orduak.

10. Zein da nire oporraldiaren iraupena?

Lan Baldintzak arautzen dituen Hitzarmenak 73 artikuluan jartzen duen bezala eta UPV/EHUko Irakasle eta Ikertzaileen Langilegoaren Lan Hitzarmenak 24 artikuluan , ikasturteko egutegia egiterakoan kontuan hartuko dira udako oporraldia, hilabetekoa izango dena eta eskola egunetan izango ez dena.

11. Larunbata eskola eguna al da? Horrela bada eta jardueraren bat badaukagu, ba al daukagu ordainpiderik?

1983ko maiatzeko 3ko Aginduaren arabera, non unibertsitate eskola egutegiari buruzko arau orokorrak jartzen diren, klaseak astelehenetik ostiralera bitartean emango dira, biak barne. Hala ta guztiz ere, baldintzako aukera bat hartu ahal izango da lagundu dezakena aste bakoitzeko eskola egunetako orduak astean zehar banatzen lehen bost egunetan zehar, larunbatak eskola egunen izaera mantentzen dutelarik egutegiaren ikuspuntutik.

UPV/EHUn, Lehen eta Bigarren Zikloko Irakaskuntzen Kudeaketarako Araudiak  jartzen du eskola egun ez bezalakoen artean sartuko direla, beste jai egun batzuen artean, UPV/EHUren lan egutegian onartutakoak, non jai egun bezala hartzen dira urte osoko larubat eta igandeak.

Beraz, egun horietan ezin izango da eskolarik eman ezta tutoretzarik ere. Honek ez du esan nahi beste ekintzarik ezin daitekenik egin, edozein kasutan ere, inolako ordainpiderik ez dagoalarik honako kasuetarako.

12. Aste Santuko eta Gabonetako oporraldiak, eskola egunak al dira?

2005-2006 ikasturterako Lehen eta Bigarren Zikloko Irakaskuntzen Kudeaketarako Araudiak honako oporraldiak jartzen ditu ikaslegoarentzat, eskola egunak ez direla ulertu behar direlarik:

Gabonetako oporraldia: abenduaren 24tik urtarrilaren 8ra arte, biak barne.

Aste Santuko oporraldia:

Honek ez du esan nahi oporraldia direnik Irakaslegoarentzat.

13. Tutoretzak jarri al daitezke larunbatetan?

Ez, ez delako eskola eguna.

14. Eskola egunak al dira uztaileko egunak?

Ez. Baina kontuz, eskola eguna izateak ez du esan nahi ez direla lan egunak Irakasguntza eta Ikerkuntza Langilegoarentzat.

 

Azken eguneratzea: 2010/07/16