
ZENBAT IRAUTEN DU ESKOLA-IKASTURTEAK?
Gobernu Kontseiluak Lehenengo eta Bigarren Zikloko Irakaskuntzen Kudeaketari buruzko Araudian finkatutako denbora. Araudi horretan egutegi akademiko orokorra biltzen da, eta horren arabera onartuko dituzte Zentroek beren eskola-egutegiak.
ZENBAT IRAUTEN DU IKASTURTE AKADEMIKOAK?
Ikasturte akademiko baten hasierak aurrekoaren amaiera adierazten du.
EGIN AL DAITEZKE TUTORETZA-ORDU GUZTIAK EGUN BEREAN?
Ez. Sailen Araudi Markoko 31. artikuluaren arabera, “Sailak, ikasleentzako tutoretza-ordutegia finkatzean, ikasleen interes eta premiei erreparatu beharko die; hartara, ikasleek arazorik gabe erabili ahal izango dute zerbitzu hori. Horrenbestez, oro har, tutoretza-orduak gutxienez astean bi egunetan finkatu beharko dira”.
IRAKASKUNTZA-LAN GUZTIA LAUHILEKO BAKARREAN METATUTA BADAUKAT, BESTE LAUHILEKOAN ERE EGIN BEHAR AL DITUT TUTORETZA-ORDUAK?
Bai, izan ere, Sailen Araudi Markoko 41.2. artikuluak finkatzen duen moduan, tutoretza-orduak ezin dira metatu eta ikasturte akademiko osoan barrena egin behar dira.
NOIZ EGIN BEHAR DITUT TUTORETZA-ORDUAK?
Ikasturte akademiko osoan barrena (Sailen Araudi Markoko 41.2. artikulua).
IRAKASLE ETA IKERTZAILEEK ZENBAT ORDU EGIN BEHAR DITUZTE LAN ASTEAN? ETA URTEAN?
Denek ez dituzte ordu kopuru berberak egin behar.
NOLA BANATU BEHAR DUT LAN-JARDUNA?
Lanaldi osoko arduraldia duten Irakasleen lan-jarduna irakaskuntza- eta ikerkuntza-jardueretan banatuko da. Era berean, irakasle horrek bere Saileko, Zentroko edo Unibertsitateko kudeaketa- eta administrazio-premiak ase beharko ditu.
Lanaldi partziala duten Irakasleek kontuan hartu beharko dituzte bai beren eskola-betebeharrak bai beren tutoretzarako eta ikasleen arretarako betebeharrak.
ZEIN DA ZINEZ NIRE LANTOKIA ETA NON BETE BEHAR DUT NIRE LAN-JARDUNA?
Hasiera batean, irakaslea esleituta dagoen Zentroa da bere lantokia; baina horrek ez dio kalterik eragingo bere Unibertsitateko beste zeinahi Zentrotan ere bere ezagutza-arloko gaien irakaskuntza eskaintzeko izan dezakeen betebeharrari, 898/1985 Errege Dekretuak finkatutakoaren arabera.
LANALDI OSOKO ARDURALDIKO KONTRATUA BADUT, EGUNERO JOAN BEHAR AL DUT ZENTRORA ALA IRAKASKUNTZA (TEORIA, PRAKTIKAK EDO TUTORETZA-ORDUAK) DAUKADANEAN SOILIK?
Bai, egunero joan behar da Zentrora. EHUko Lan Irakasle eta Ikertzaileen Hitzarmen Kolektiboko 19. artikuluak dioenez, Unibertsitateak erabakiko du, ordezkaritza sindikalarekin aurretiaz negoziatu ostean, eskola-orduez eta tutoretzarako edo ikasleen arretarako orduez gainera, zenbat ordu igaro beharko dituen lanaldi hori daukan irakasleak derrigorrez Zentroan.
NOIZ IZANGO DITUT OPORRAK?
Lan-baldintzak arautzen dituen Hitzarmen Erregulatzaileko 73. artikuluan eta EHUko Lan Irakasle eta Ikertzaileen Hitzarmen Kolektiboko 24. artikuluan zehazten denez, egutegi akademikoan zehaztuko da zein den udako oporraldia: hilabetekoa izango da eta, betiere, eskola-egunetik kanpokoa.
LARUNBATA ESKOLA-EGUNA AL DA? EZ BADA, BAINA GUK JARDUERAREN BAT BADUGU, ORDAINDUKO AL DIGUTE?
Unibertsitateko eskola-egutegiari buruzko arau orokorren 1983ko maiatzaren 3ko Aginduan xedatutakoarekin bat eginez, eskolak astelehenetik larunbatera izango dira, biak barne. Alabaina, aukerako formula bat har daiteke, asteko eskola-ordu guztiak asteko lehenengo bost egunen artean banatzeko. Hartara, larunbatak eskola-egutegiaren barneko eguna izaten jarraituko du.
Bestalde, EHUn, Lehenengo eta Bigarren Zikloko Irakaskuntzen Kudeaketari buruzko Araudiaren arabera, ez dira eskola-eguntzat hartuko EHUko lan-egutegian onartutako jaiegunak: urteko larunbat eta igande guztiak, alegia.
ASTE SANTUKO ETA GABONETAKO OPORRAK ESKOLA-ORDUTZAT JOTZEN DIRA?
Lehenengo eta Bigarren Zikloko Irakaskuntzen Kudeaketari buruzko Araudiak honako oporraldi hauek finkatu ditu 2005-2006 ikasturterako, eta ulertu beharko da horiek guztiak ez direla eskola-orduak:
Aurretik aipatutakoak ez du esan nahi denboraldi horiek opor izango direla Irakasle eta Ikertzaileentzat.
JAR AL DAITEZKE TUTORETZA-ORDUAK LARUNBATETAN?
Ez, larunbata ez baita eskola-eguna.
UZTAILA ESKOLA-GARAIA AL DA?
Ez, baina kontuz! Eskola-garaia ez izateak ez du esan nahi Irakasle eta Ikertzaileek ez dutenik lan egin behar.